Urduliko irakurle-taldea
Azaroaren 5eko saioan, Delphine de Vigan idazle frantsesaren Esker onak eleberria landu dugu. Istorio hunkigarri honetan, norberaren bizitzan garrantzitsuak izan direnei eskerrak ematearen garrantziaz hitz egiten da.
Gure saioetan parte hartu nahi baduzu, orbizta@orbizta.eus helbidera idatzi.
Palestina: dokumentala eta solasaldia.
Iñaki Lagos biolin irakaslea eta Luis Artola luthierra Zisjordanian izan dira, musika-irakaskuntzan Al Kamandjâti elkarteak egiten duen ahaleginaren testigantza jasotzeko.
Bidaia horren dokumentala Urdulizko Kultur Etxean ikusi ahal izan genuen, eta han batu ginen 50 lagun inguruk Luisi eta Iñakiri Palestinan ikusitakoari eta bizi izandakoari buruzko galderak egiteko aukera eduki genuen.
Ikastaldia doakoa izan da.
Topakanta hilaren lehenengo eguenean egiten da, Urdulizko hainbat tabernatan.
Martxoaren 15ean, goizeko 9:00etan da hitzordua.