Martxoaren 13an, Urdulizko Kultur Etxeko areto nagusia bete zuen herriko Orbizta Euskera Elkartearen aurkezpenak.
Ehun eta berrogeita hamar euskaltzale bertaratu ziren. Une hunkigarriak bizi izan ziren, aspaldiko argazkiak ikusi genituenean edota euskal kultur eragile prestuen agurrak eta animoak jasotzean, bideo laburren sorta ezin txukunagoetan. Herritarron grabazioak, giro ezin hobean, abesbatza, dantza taldea, antzezlantxoa, abeslariak, bertsolariak, txalapartariak, txistulariak: ondo gozatzeko espektakulua suertatu zen bariku honetakoa. Bete-betean asmatutako ekitaldi gogoangarria.
Argi gelditu da, dena dela, ORBIZTA aurrera begira dagoen egitasmoa dela eta zuzendaritza berriarekin beste hainbat jardun eder sortuko duela aurrerantzean.