Landarak orbiztu egiten dire, orriz jantzi, eta gaixoa paseu ostian meko-meko dagoena bere orbiztu egiten da, osasuntsu paretan da.
Aurten, 2025eko urte honetan,
Urdulizko Euskera Taldea zena
berrindartu eta ostera martxan jartzeko
ekinean gabiltza.
Orbizta beharra zeukan,
indarberritu, bizkortu, suspertu.
Eta asmo eder horrekin,
adoretsu gatoz.
Badaukalako gure hizkuntzak,
herriz herri eta maila guztietan
erabilera areagotzeko, gure premia.
Erdu eta batera bultzatuko dugu!